lunes, 23 de abril de 2012

JOSTAILU MOTIBAGARRIA

Klasean landu beharreko beste balore edo oinarri bat elkarlana eta errespetua dela uste dut.
Jarraian azaltzen dudan jardueraren bitartez motibazioaz gain ( haurrek jostailua menperatzen duten heinean haien buruan gaien ziurtasuna lortzen dute ) ikaskide ezberdinen artean elkarlana lortzen da, talde bezala jokatu behar dutelako.

Jostailua
View more presentations from ekain2.

martes, 17 de abril de 2012

TEORIA



Motibazioa; ekintza bat gauzatu, zuzendu, mantendu edo/eta uztera garaman aldagai psikologikoa, eta faktore (pertsonalak, sozialak, ingurukoak eta kulturalak) ezberdinen arabera, pertsonak, egoera ezberdinetan, egiten duen asoziazio kognitiboaren menpe dago.
Motibazio motak;
- Barne motibazioa; Garrantzia prozesuari, ekintzari. Ez emaitzei. Hobetzea eta gainditzearekin erlazionatua. Kanpo sariekin zerikusirik ez duena.
- Kanpo motibazioa; Kanpo errefortsuen menpe dagoena.

Jakinmina; Objektu baten aurrean gizabanakoa duen jokabide multzo organizatua da. Objektua eta gizabanakoaren ezaugarrien arteko hrremanen ondorioa dena. Jakinminaren bidez pertsonak aurrean dituzten objetuekin zer egin eta zertarako jakiten dute.

Interesa; Pertsonek zenbait objektu gauza edo gertaerekiko duten joera.
Interesaren joeran eragiten dute; Aldagai emozionalak, jarrerazkoak, kognitiboak.
Motak; Pertsonala edo norbearena (egonkorragoa) eta egoerarena, egoerak sortua (sortzen errazagoa).

Jakinminaren eta interesaren arteko ezberdintasuna: denbora. Hau da, Objektu baten aurrean jakinminarekin deskubritzen da eta ezaguna denean utzi edo interesarekin gehiago ezagutuko da.

Hiru arlo hauekin ekintzak eta ariketak eginez, gela talde bezala mantentzea lortu daiteke. Esklusio barik eta umeen artean giro ona eta harremanak sustatuz.



viernes, 13 de abril de 2012

AURKEZPENA



Haur eskolan taldea egitea garrantzitsua da. Hori lortzeko, motibazioa, jakinmina eta interesa sustatuko dugu. Gaur egun, pskologiaren arlo hauek hezkuntzaren oinarri sendoak dira.
Gai hauen ertz guztiak biltzen saiatuko naiz. Teoritatik hasita praktika aktibitateetaraino.