martes, 15 de mayo de 2012

MOTIBAZIOA GAI PERTSONALA

Gizartea pertsona ugariz osatuta dago, aniztasunez beteriko pertsonetaz. Ikastetxeko gelak ez dira desberdinak. Haur bakoitza bakarra da, bakoitzak berezitasun eta beharrizan bereziak ditu. Batzuk beste batzuk baino beharrizan gehiagorekin. Klasea, talde bezala, aniztasun hau ulertu eta onartu behar dute. Hau kontutan hartu egin behar da motibazioa lantzeko orduan. BAKOITZARI BEHAR DUENA EMAN BEHAR ZAIO.

lunes, 7 de mayo de 2012

ESKOLA PORROTA ETA MOTIBAZIOA

Egunkarian, irratian eta telebistan eskola porrota hitza eta honen zifrak behin eta berriro entzun ditugu. Ideia barneratu eta normaltzat jotzen dugu. Baina zeintzuk dira eskola porrotaren arrazoiak? Zelan konpondu daiteke? Motibazioak lotura zuzena du gai honekin eta hurrengo bideoan irakasle, pedagogo eta guraso bana horretaz mintzatzen dira.

BARNE MOTIBAZIOA SUSTATZEKO

Motibazioa barrukoa zein kanpokoa izan daiteke. Barne motibazioa gauzak, egiteagaitik baloratzean oinarritzen da, hau da, gauza berriak ikasten ditugu gauza berriak ikasten gustatzen zaigulako, kanpo motibazioa ostera, gauzak helburu batzuengaitik egitean datza, ikasi nota onak ateratzeko.
Ikaslea barruko motibazioa lantzen erakutsi edo animatu behar dugu, hau egin ezkero gero bera bere kabuz ikasten jarraituko du.
Hau, haurrak txikiak direnetik erakutsi behar da.


                                                    
Ideia nagusiak:
-           Autononia garatu.
 Nondik hasi, zer egin, noiz…
Haur H: txokoak
-          Ikaslea konpetentea sentitu behar da.
Material a edo kurrikulumaren  egokitzapena
Hasierako ebaluazioa…
-          Ez eskaini laguntza ikasleak eskatu arte
Bera eta gelakideak pentsatu dute ezin dutela egin eta ez du ikasiko egiten
Ideia nagusiak (jarraipena):
-          Gelako garapen arruntean aldaketak sortu
Motibazioa igo jakinmina pizten baitu
Noizean behin egin, ez egunero
-          Kanpo sariekin kontuz
Motibazioa murrizten dute
Jakinmin altua sortzen ez duen ekintzekin
Prozesuan oinarritua, ez emaitzean
Guztiei eman, ez oberenei bakarrik 

MOTIBAZIOAREN MAPA KONTZEPTUALA

martes, 1 de mayo de 2012

PARADIGMAK ALDATZEN

Azken urteotan hezkuntzaren inguruan metodologia berriak sartzeko beharrizana ikusi dute askok. Gaur egungo gizarterako urteetan zehar erabili diren teknikak ez aproposak dirala uste dute. Sir Robinson da hauetako aintzidarietako bat. Umee, gazte eta heldu guztiak desberdinak gara eta hau kontutan izanik hezkuntza antolatu egin behar da. Hau guztiz lotuta dago motibazioarekin. Kontutan izanik landu beharrekoa motibazioa barnekoa dela, ume bakoitzaren beharrizak eta nahiak kontutan hartu behar dira hau landu nahi bada.

MOTIBAZIOA ARLO DESBERDINETAN

Alde batetik, haurraren motibazioa landu behar da. Motibazio orokorra, hau da, ikasteari gustua hartzea. Beste alde batetik, arlo edo gai desberdinetan motibatzeko, jarduerak desberdinak izan behar dira, gai bakoitzak bere ezaugarriak dituelako.
Jarraian hiru gai ipiniko ditut adibide gisa, MATEMATIKA, LENGOAI eta INGURUNEA eta hauen inguruan egin daitezken jarduera motibagarriak aipatu.

MATEMATIKA; - Jokuen bidez - Objektu erakargarrien bidez - Elikagaien bid
LENGOAIA; - Adibinantzen bidez - Abestien bidez - Koloredun letren - Antzerkien bidez ----kanta---- EGUN ON AMA, EGUN ON AITA! Egun on ama, egun on aita!. Ohetik jaiji naiz begiak itxita. Egun on ama, egun on aita!. Sukaldera noa zapatak jantzita. Egun on ama, egun on aita!. Gosaldu dut ikastolara korrika.

 INGURUNEA; - Animaliak ikusiz - eguraldiaren bidez - Materialak landuz - Irteerekin

lunes, 23 de abril de 2012

JOSTAILU MOTIBAGARRIA

Klasean landu beharreko beste balore edo oinarri bat elkarlana eta errespetua dela uste dut.
Jarraian azaltzen dudan jardueraren bitartez motibazioaz gain ( haurrek jostailua menperatzen duten heinean haien buruan gaien ziurtasuna lortzen dute ) ikaskide ezberdinen artean elkarlana lortzen da, talde bezala jokatu behar dutelako.

Jostailua
View more presentations from ekain2.